1

Hamahiru larrosak

Horrela deitu zituzten, hil ondoren, 1939ko abuztuaren 5ean erregimen frankistak Ekialdeko Hilerrian (gaur egun Almudenakoa) exekutatutako hamahiru emakume gazteak.

Epaiketa mendeku ekintza bat izan zen, Guardia Zibileko teniente bat, haren alaba eta ibilgailuaren gidaria hil ziren atentatuagatik. Badakigu hamahiru emakumeak kartzelan zeudela atentatu hori gertatu zenean.

Blanca Brisac Vázquez
29 urte (Donostia, 1910)
Pianista eta jostuna.

Heriotza-zigorra ezarri zioten, “Frogatuta geratu zelako Gazte Sozialista Bateratuetako (JSU) kide izateaz gain bere senarra ere Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) kidea zela eta JSUren jarduerak antolatzeko lanetan parte hartu zutela”. Lehenengo deskargak bizirik utzi zuen eta tiro batez exekutatu zuten. Senarra ordu batzuk lehenago fusilatu zuten.

Pilar Bueno Ibáñez

27 urte (Sos del Rey Católico 1912) Jostuna

PCEn afiliatua 1936an. Probintziako Batzordeko kidea, Casado koronelaren kolpearen aurretik. 1939ko maiatzaren 17an espetxeratua.

Joaquina López Laffite

23 urte (Trubia 1916)
JSUko militantea 1936ko abuztutik

Epaiak dio JSUko Batzorde Probintzialaren lotura zuela, non emakumezkoen idazkari eta idazkari nagusi kargua betetzen zuen, eta bere etxea elementu sakabanatuen zita lekua zela.

Martina Barroso García

22 urte (Gilbuena 1917)
Jostuna

1937an JSUko afiliatua. Erakunde horren tailer batean lan egin zuen milizianoentzat arropa egiten 1938ko abendura arte. Ondoren, Jantoki Sozial batean lan egin zuen. Elena, Ana, Victoria eta Luisarekin ekintza-talde bera osatzen zuten.

Ana López Gallego (Anita)

21 urte (La Carolina 1918)
Jostuna

JSUko militantea. 1939ko maiatzaren 16an atxilotu zuten sarekada masivo batean. Ekainaren 6an Ventas-en sartzen da. Ana López ez zen lehen deskargan hil eta “ni ez al naute hilko?” oihukatu zuen, bigarren deskarga batekin hil zuten.

Carmen Barrero Aguado

20 urte 
Jostuna

PCEko militantea izan zen 1936tik, eta gerra ostean alderdiko emakumeen arduraduna izan zen Madrilen. Valentziako intendentzia-tailerretan aritu zen lanean. 1939ko maiatzaren 17an sartu zen Ventas-en.

Julia Conesa Conesa

20 urte (Oviedo, 1919)
Jostuna

JSUko militantea. Elkarte horretako kide izateak gazteek antolatzen zituzten kirol-jardueretan begirale gisa parte hartzeko aukera eman zion. Bere bikotekidearen lagun batek salatu ondoren etxean josten ari zela atxilotu zuten. Hainbat gutun idatzi zituen kartzelatik, horietatik azkena esaldi honekin amaitzen da: “Nire izena ez dadila ezabatu historiatik”.

Elena Gil Olaya

20 urte (Madril, 1919)

1937an sartu zen JSUn. Heriotza-zigorra ezarri zioten, “JSUen delitu-jardueretan parte hartzen zuela frogatua zegolako”.

Dionisia Manzanero Salas

20 urte (Madril, 1919)

PCEn afiliatu zen 1938an. Erizain gisa lan egin zuen. Epaiak, “JSUko eta Alderdi Komunistako erakundeen hainbat adarrekin harremanetan jartzeko “Bascuñanako lotura” izatea leporatzen zion”.

Adelina García Casillas

19 urte (Hoyocasero, 1920)
Jostuna

Heriotza-zigorra ezarri zioten, “JSUko kide gisa haien antolaketa eta jarduera-lanetan esku hartu duela” frogatutzat eman zelako.

Victoria Muñoz García

18 urte (Madril, 1921)

Gerra amaitzean, lagun batek JSUen berrantolaketan parte hartzeko konbentzitu zuen, eta 15 urterekin, 13 arrosetako hainbat emakumez osatutako talde batean sartu zen.

Virtudes González García

17 urte (Madril, 1922)
Jostuna

Madrilgo JSUko Probintzia Batzordeko kidea. 1939ko maiatzaren 16an atxilotu zuten lankide batek torturapean salatu ondoren. JSU berreraikitzen saiatzea eta sabotaje eta konspirazio ekimenetan parte hartzea leporatu zioten.

Luisa Rodríguez de la Fuente

18 urte (Madril, 1921)

1936an JSUn afiliatua. Talde bateko arduradun izendatu zuten eta beste bost militanterekin harremanetan jartzeko eskatu zioten. 1939an atxilotu zuten, eta Ventaseko espetxean sartu zen lehena izan zen. Bere deklarazioaren arabera, zelula komunista bateko kide izan zela aitortu zuen. Auzoko bi emakume haren alde agertu ziren, komunista izan arren bere aldetik jokabide ona ikusi zutela esanez.

Las Ventas kartzelako zuzendariak, emakume horien guztien indultu-instantziak ez zituen bideratu.
– Carmen Castro