5

Ihesaren ibilbidea-GR 255

1938ko maiatzaren 22an Ezkabako gotorlekuko 795 presok ihes egin zuten. Jatorri militarreko gotorleku hori 1934 urtez geroztik espetxe gisa erabiltzen zen eta une horretan estatuko probintzia guztietako 2.500 preso inguru zeuden bertan. Gehienak 1936ko kolpe militarraren ondorioz preso politiko errepresaliatuak ziren. Iheslarien jazarpenean 206 preso hil zituzten, denak harrapatuak izan ondoren, eta tokian bertan prestatutako hobi komunetan lurperatu zituzten. Gainerakoak atxilotu ondoren presondegira itzuli zituzten eta han epaitu eta zigor berriak ezarri zizkieten. Horietako hamalauk heriotz zigorra jaso zuten ihesaldiaren antolatzaile gisa, eta Gaztelu gibelan fusilatu zituzten, Iruñean, 1938ko abuztuaren 8an. Ihesaldian 3 presok bakarrik lortu zuten Frantziako mugara iristea eta beraz, hainbeste borrokatu zuten askatasuna lortzea. Ihes egitea lortu zuen laugarren preso bat omen dago, baina orain arte ezin izan da ziurtatu.

Era berean, ihesaren ondorioz hil zituztenen oroimena ere ohoratuko dugu (bidean hainbat mugarrik hobietako batzuen kokapena adierazten dute) eta azken batean, gure historiako urte ilun haietan beren ideiengatik errepresaliatutako pertsona guztiena. Hau guztia helburu zehatz batekin, izugarrikeria hori berriro ez errepika ez dadin.

Bidean zehar topatuko ditugun paisaia naturalez gozatu ahal izango dugu eta, aldi berean, ia beti gauez eta ezkutuan bizitza duinago baten bila beren patu krudelari ihes egin zioten pertsonen oroimena berreskuratuko dugu. 

GR255

GR 225 ibilbidea gizon haien ihesbidean inspiratuta dago. Mugara iristea lortu zuen iheslarietako baten (Jovino Fernández) balizko ibilbidea jarraituz, bidea iparralderantz doa Ultzama eta Arga ibaiak zeharkatuz Urepeleraino (Frantzia) iritsi arte.

GR 225ak ia 56 km egiten ditu eta 4 etapa ditu:

1. etapa: San Cristobal gotorlekua (Ezkaba) - Olabe (13,90 km)

2. etapa: Olabe - Saigots (17,12 km)

3. etapa: Saigots - Sorogain aterpetxea (16,22 km)

4. etapa: Sorogain - Urepeleko aterpetxea (9,35 km)

* Etaparen hasiera eta bukaerako paneletan (San Cristobal gotorlekua (Ezkaba), Olabe, Saigots, Sorogain aterpetxea eta Urepeleko) beharrezko segurtasun-informazio guztia agertzen da, baita ibilbide osoan zehar aurki daitezkeen merkataritza, garraio eta ostalaritza zerbitzuei buruzko informazioa ere.