4

Emakumeen bidea II

Gerra zibilean eta diktadura militarrean, Ezkabako gotorlekuan preso zeuden presoei babesa ematen zieten emakume-talde horien egoera erabat aldatu zen.

Modu klandestinoa

Errepresioa, kontrola eta orientazio ideologiko berria, II. Errepublikak generoaren arloan egindako aurrerapen guztiak suntsitzea izan ziren garai berri honen helburua. Emakumeek gizartean duten zeregina birdefinitzen saiatu ziren eredu patriarkal baten bidez, non emakumeak gizonak baino gutxiago zirela irudikatzen baitzen, etxeko eremura ama eta emazte gisa mugatuta zeudelarik.

Errepresio hori gorabehera, emakume askok, beren kontzientzia politiko eta sozialagatik, faxismoaren arbuioan eta II. Errepublikan lortutako eskubide politiko eta sozialen defentsan jarraitu zuten nazio eta nazioarte mailako elkartasun antifaxistaren antolaketan zeregin garrantzitsua izan zutelarik. Ideologia ezberdinetako emakumeak berriro antolatu ziren, oraingoan ezkutuan, presoentzako elkartasun, lotura eta babes sare zabal bat sortuz. Iruñeko auzotarrek ere lagundu zuten, hiritik bertatik gotorlekura igo gabe, Estatuko toki desberdinetatik zetozen presoen senideei babesa emanez.

Petra Irigoyen Vidaurreta, Emakume Abertzale Batzako partaidea, bere ahizpekin batera gotorlekura igotzen hasi zen gerra zibilean. Egiten zuten bidea gogoratzen zuen, ura edatera gelditzen ziren Artikako iturria, preso zeuden gudariekin egindako bisitak eta nola jaisten ziren zorriz betetako arropa zakuekin, garbitzeko bainuontzi batean egosi behar izaten zutelarik.

 

Preso horiei laguntzeko modu klandestinoa eta beldurra deskribatzen dituzten  Emakume militanteen testigantzak dira. Horietako asko, nahiz eta haien familiak errepresaliatuak izan, ahal zuten guztian lagundu zuten eta antolatuak jarraitu zuten, nahiz eta hainbat aldiz arrazoi horiengatik salatu, atxilotu eta errepresaliatu zituzten.

Ezkabako presoei laguntzeko antolatutako emakume-taldeez gain, espetxeratuen senideek ere ahalegin guztiak egin zituzten hauek bisitatzeko eta laguntzeko. 15 minutu irauten zuen bisita egiteko, trenez, oinez edo autobusez hainbat lekutatik joaten ziren amak, alabak, arrebak, ilobak edo koinatak besteak beste.

Hainbat lekutatik joaten ziren, 15 minutu irauten zuen bisita batera. “Ahozko komunikazioak” esaten zitzaien.

Familia-bisita horiei Ahozko Komunikazioak deitzen zitzaien. Presoen pabiloi bakoitzak asteko egun jakin bat zuen bisita horiek jasotzeko. Presoak bisitatzen zituztenen izenak liburu batean apuntatzen zituzten eta presoen zain egoten ziren Gotorlekuko lokutorioetan. Presoek lerroetan agertu behar zuten lokutorioek zituzten barra batzuen atzean. Bisita guztiak funtzionarioen aurrean egiten ziren, eta ezin zen gai politikoez, sozialez edo espetxeko aferetaz hitz egin. Bisitak presoen familiarenak izan behar ziren, beraz, Iruñeko emakume militanteek, senideak ez zirenek, askotan ahizpa politiko itxura hartzen zuten presoak bisitatu ahal izateko.

Ezkabako gotorlekuko presoen senideen testigantza gehienek etengabeko sakrifizio, sufrimendu eta borroka eskema errepikatzen dute. Alaben, seme-alaben, biloben, iloben eta abarren testigantzak dira, eta harrotasunez kontatzen eta erakusten dute beren senideen historia eta, zehazki, preso dauden senideei laguntzeko eta familia aurrera ateratzeko ehunka kilometro egin zituzten emakumeena.