3

Antsoaingo hilerriaren sarrera

Ezkabako gotorlekutik 7.200 preso inguru igaro ziren 1934 eta 1945 urteen artean. Gehienak errepublikar askatasunen alde egiteagatik kondenatutako preso politikoak ziren. Estatuko probintzia guztietatik zetozen eta horiekin batera baita jatorri atzerritarreko 70 bat preso ere han egon ziren.

Preso horietako 750 baino gehiago gotorlekuan hil ziren gaixotasunak, pilaketak, tratu txarrak direla eta, 1938ko ihesaldian eraildak izateagatik edo “Ihesei buruzko legea” delakoaren ondorioz. Gobernu-preso asko (akusaziorik eta aurretiazko epaiketarik gabe espetxeratutako presoak) “gezurrezko askatasun” egoeran hil zituzten eta Ezkaba mendiaren magaletan lurperatu. Agian baten bat Antsoain inguruan.

Badakigu, ordea, gotorlekuan hildako 203 preso Antsoaingo Zendea osatzen zuten hamabi herrietako hilerrietan lurperatu zituztela 1935 eta 1942 bitartean: Aizoain, Antsoain, Añezcar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriosuso, Berriozar, Elcarte, Larragueta, Loza eta Oteiza. Memoria Kolektiboaren Sarea Txinparta Elkarteak hilerri bakoitzean lurperatutakoen izenak zituzten plakak jarri zituen guztietan. 

Hilobi horiek zirela eta, herri hauen kexen ondorioz, gotorlekutik hurbil botiletako hilerria eraiki zuten.

Iñaki Alforja Sagoneren dokumental laburra.
Duela 70 urtetik hona, San Kristobal gotorlekuko hilerrian, dozenaka botila lurpean daude, 2 metrotara. Barruan paperezko mezu bat daramate eta azaleratu zain daude sekretua erakusteko. Aranzadi Zientzia Elkarteak lurpetik ateratzeak senideen eta elkarteen arrazoien gaineko gogoeta egitera eramaten gaitu eta baita lurrak ezkutatzen dituen sekretuak argitara ateratzeko beharra egiaztatzera ere.

Antsoaingo hilerria suntsituta eta desklasifikatuta zegoen lurperatzeko leku gisa

Txinparta RMCk eskatuta eta udal talde guztien babesarekin, Antsoaingo Udalak berreraiki egin zuen, aitorpen mozio bat onartu zuen eta 2010eko maiatzaren 22an, ihesaren urteurrenean, egindako omenaldian parte hartu zuen ordezkaritza instituzionalarekin.

Hilerri horretan lurperatutako 17 presoei hiru zangozarren izenak gehitu zitzaizkien. Izan ere haien heriotza-aktetan  hilobiratze-leku gisa Antsoain aipatzen baitzen, nahiz eta gaur egun oraindik non dauden egiaztatuta ez dagoen.

Antsoainen lurperatu zituzten presoak

5

Aguirre Zubiaur, Elías

Meñakakoa, Bizkaia

5

Almorox Morón, Francisco

Aldeakoa Cabo, Toledo

5

Balbás Escolar, Francisco

Torresandinokoa, Burgos

5

Calzón Díez, Carlos

Leongoa

5

Carpintero Rodríguez, Manuel

Leongoa

5

Cortés Larruy, Ramón

Zaragozakoa

5

De las Heras Sanz, Bernardino

El Espinar, Segovia

5

Fernández Barragán, José Antonio

Berlangakoa, Badajoz

5

Garay Navea, Juan

Gernika-Lumokoa, Bizkaia

5

González Arroyo, Francisco

Almagrokoa, Ciudad Real

5

Mangado García, Juan

Olitekoa (Zangozakoa), Nafarroa

5

Martín Marín, Adolfo

El Cerrokoa, Salamanca

5

Moriones Belzunegui, Romualdo

Zangozakoa, Nafarroa

5

Ortúñez Serrano, Anselmo

Olmedokoa, Valladolid

5

Pérez Vargas, Félix

Cercedillakoa, Madril

5

Pidal Domínguez, José

Villaviejakoa, Ourense

5

Pozo Garmendia, Martín

Tolosakoa, Gipuzkoa

5

Rocafort Apesteguía, Javier

Zangozakoa, Nafarroa

5

Ruiz del Valle, Mariano

El Molar, Madril

5

Soto Morala, Lorenzo

Villacelana, León